XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bilboko Udalaren Euskara zerbitzuaren laguntzaz Maskaradak bi antzerki ikastaro eskainiko ditu datorren astean hasita

Maskarada taldeak Aktorearen sormen lana eta Maskaragintza antzerki ikastaroak eskainiko ditu datorren astetik aurrera, Bilboko Udaletxearen Euskara zerbitzuaren laguntzaz.

Ikastaro hauek hasiera mailakoak dira eta luzera begira planteiatzen dira, Euskal Teatro Eskola izeneko egitasmoaren barruan, Mikel Martinez, Maskaradako partaideak adierazi digunez.

Hogeitamar orduko iraupena izango du ikastaro bakoitzak eta astean hiru egunetan eta egunero hiru orduz eskainiko dira.

Bilboko udaletxeko euskara zerbitzuaren laguntza izan dugunez, ikastaroak merkeak dira 2.000 pezeta bakarrik balio dute.

Hilaren 10ean hasiko diren ikastarook Barrainkua kaleko Udal Kultur Aretoan emango dira.

Aktoreen sormen lana Maskaradako partaideek eskainiko dute eta batez ere Karlos Panera zuzendariak zehazten du Mikelek.

Ikastaro hori ia beteta dago 15 ikasle izango dituztelarik.

Maskaragintza bigarren ikastaroa berriz, Juan Urangak emango du eta ikastaro honetan izena emateko badago oraindik lekurik.

Izenemateko edo argibide gehiago 4120509 telefonora deituez gero lortu daitezke.

Ikastaroak euskaraz izanik ere, euskara ikasten edo ezagupen gutxi dituztenek ere parte hartu dezaketela esaten digu.